XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tresnak zorrozten ta konpontzen.

Dabiltzala ondatzen dira ta noiz beinka errepaso bat eman bear daneri....

- Ta, ori zer da...? - Au da sutegia.

Su egiteko ta burnia guritzeko....

- Baita, baita... - Lau parete ditu: bi kana luze ta kana bete zabal; alturea, berriz kanaterdikoa....

- Ta barruan zer du...? - Barrua arrikoskorrez betetzen da ia goraiño, ta gaiñean, ikatz-irurie jartzen zaio, oiñ-erdi bat bezela lodian.

- Ikatz-iruria zer da...? - Ikatz-autsa.

- Ta emen eskubitan daukan zulo au zer da...? - Aska-txikia esan oi zaio zulo orreri ta oiñ-betekoa da bere neurria....

- Zertarako da...? - Ura buztiñakin nahastuta eukitzeko; buztiñak loditu behar du ur ori....

- Ura buztiñakin...? - Bai, ur ori erratz txiki batekin suari botatzen zaio, sua galdetzen asten danean, beren garrak tximiñitik gora juan ez ditezen....

- Nora joan bear dute, ba...? - Burnia guritzen dagoen tokira: barrura....

Gañera, buztiñ-urakin busti ezkero ez da ikatza arrotzen auspoaren aizeak ematen dionean....

- Auspo aundia da ori...! - Bai, ala da.

Burni aundia berotu nai danean, karga jartzen zaio gaiñean indar aundiagokin puts egin dezan....